Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
"Tximas" ileordeak
"Tximas" ileordeak
Bertsolaria(k)
: Iñaki Gurrutxaga
Doinua
: Ia gureak egin du
Ileordeen iragarkia, bertsotan. Iragarkien parodia.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Zu ez zara berezia
normala da gabezia...(bis)
ileen eskasia
nabarmentzen hasia
nola estali nahi jakin?
“TXIMAS” ileordeekin!
2.
Zergatik egon beldurrak?
Onarpena du gezurrak!(bis)
Luzeak ta laburrak
leunak ta kizkurrak
kolore denetakoak
ederrak ta modakoak!
3.
Itzuli zaitezke jada
heavy kontzertuetara! (bis)
Xanpua ere, hara
erabilgarria da!
Ta zure lagun bakarra:
ile-lehorgailu zaharra!
4.
Erraza da eramaten
ia ez da antzematen! (bis)
Has gaitezen esaten
zenbatek daramaten
hara bat, bi eta hiru:
“GURI FUNTZIONATZEN DIGU”