Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Hobe sartzea soldadu

  • Bertsolaria(k): Indalezio Bizkarrondo "Bilintx", Eñaut Agirre
Bilintxen bertso sorta, Eñaut Agirrek musikaren laguntzaz abestua. Doinua: Joseba Tapia.
1.
Penetan daramazkit
eguna ta gaba
poz bat sentitu gabe,
au suerte billaba!
Gosaritzat taloa
eta bakallaba
bazkaitan katilu bat
salda ta sei baba...

2.
Hamalau jango eta
bi sardin afaldu,
batek ez luke hobe
sartzea soldadu?

3.
Urrikigarria da
nere izaera:
goizero nahi ta nahi ez
joan behar lanera
egarritutzen banaiz,
ura edatera...
Nik horla zer bentaja
nezake atera?

4.
Ezer sobratu ez ta
osasuna galdu
ez det ondo egingo
sartzea soldadu?

5.
Kontuz ibili arren
eta juizioan
inor aberasten ez
da ofizioan.
Ni lanakin ibili
beti sesioan?
Erremientak norbaiti
erdi prezioan

6.
Edo kasik debalde
ahal banizka saldu
bihartikan sartuko
nitzake soldadu.

7.
Jaunak, adiarazi
ez liteke hitzez
zein aspertua nagon
honela bizitzez
beti negarrez eta
penetan ibiltzez
jornal txikiaren truk
lanean aritzez.

8.
Batek beti honela
bizi behar badu
ez du gaizki egingo
sartzea soldadu.