Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Kontsumoaren gizartean

  • Bertsolaria(k): Aitor Sarriegi
  • Doinua: ETAren su-etenetik
Gaia: Zoriontsu bizi denak ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasunaren maila? // Bat-bateko saioa.
1.
Iragarki ta argiak
kale luzeetan barrena
begitik sartzen zaizkigu
eta hori da txarrena.
Bateko eskaintza eta
besteko beherapena
sarri zentzua ez al da
rebajatan dagoena?
Horregatik esan nahi det
askotan esaten dena:
zoriontsua ez dala
gauza asko dituena
baizikan daukanarekin
konformatzen dakiena.

2.
Guztiok gaude sartuak
kontsumismoaren xendan
gauza asko edukitzea
ona denaren leiendan.
Nik ere gauza gehiago
sartu nitzakeen zerrendan
baina inork ez dit esan
zoriona nun saltzen dan.
Familia, osasuna,
edo lagunak tabernan
irriparre bat ahoan
bertso saio bat agendan...
Ajola zaizkidan gauzak
ez dituzte saltzen dendan.

Tolosa, 2012-01-21.