Taula bat aukeratu, eta hara zer egingo dugun:
1.- Taldeka jarriko gara (bi lagunekoak, hirukoak, laukoak...).
2.- Bi talde elkartu eta aurrez aurre jarriko gara.
3.- Zutabe bakoitzaren laukietan, goian ageri den bukaerarekin hoskideak diren oinak idatziko ditugu.
Erreparatu errimak zein familiatakoak diren!
4.- Lauki guztiak bete ondoren, beste taldeari lauki baten kokagunea esango diogu (adibidez: -ara, 2.) Taldeak
kokagune horretan idatzitako oinaren pista bat eman beharko digu, guk oin hori zein den asma dezagun.
5.- Ondoren, beste taldearen txanda izango da.
Arau bakarra: ezin dira oinak errepikatu!