 Poto konpon - Ez naiz aspertuko!
  Poto konpon - Ez naiz aspertuko!| Nagiak nauka sarri | ||
| logelan menpeko | ||
| eta ez naiz kapaza | ||
| ezer egiteko | ||
| leihotik begiratuz | ||
| pentsatzen hobeto | ||
| kalera atera naiz | ||
| zerbait egiteko. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| asmatzeko / kontatzeko / jarraitzeko / izeko | ||
| Pentsatzen nabil goibel | ||
| ta buru makurra | ||
| horma bat ikusi dut | ||
| eta ez da hezurra | ||
| nire irtenbidea | ||
| gaurkoan Parkourra | ||
| saltoka ariko naiz | ||
| hautsi gabe hezurra. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| ikurra / lapurra / gezurra /agurra | ||
| Korrika hasi eta | ||
| zelako abaila | ||
| alboan gazte batzuk | ||
| esaten “ze maila”. | ||
| Rap eta reggetoia | ||
| entzuten, hau maila! | ||
| Nik gustukoena dut | ||
| Rapean Free Styla | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| saila / iraila / toalla / zaila | ||
| Lagunek esan dute | ||
| goazen abestera | ||
| bertso eskolan dugu | ||
| herrian aukera. | ||
| Bertso Hopa abestu | ||
| ta gero kalera. | ||
| Merezi du irteteak | ||
| sarritan kalera! | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| aurrera / ohera / artega / etxera | ||