Hamasei urte ditut amarentzat ume garauak aurpegian hainbat gorriune. Aldartea aldatzen zait sarri, unez une, superheroia ala apal eta xume ta ikasketak dira bizitzaren gune.
2.
Nire zain omen dago hor Batxillergoa Zientziak, Gizartea, ta Artistikoa edota hartuko dut halako Zikloa notekin kalkulatuz batez bestekoa erabaki behar ta denbora badoa.
3.
Baina zer aukeratu gakoa hor dago ezin dut hau luzatu denbora gehiago. Gurasoek Uni-a lukete nahiago eta nik zer ez dakit galduta zeharo kaixo heldutasuna agur umezaro.
4.
Unibertsitateak makina bat arau Lanbide Heziketa zertarako da hau? Presiopean nago familia, enparau… lorik ezin eginda daramat hainbat gau nire etorkizunak ito egiten nau.
5.
Barrutik sentitzen naiz nekatuta, zisko! Ardurak hartzen dakit baina ez naiz harrizko bide bat hautatzeko zenbat amesgaizto dudan adinarentzat asko, gehiegizko. Ba orain erratzen banaiz… aldatu ta listo!