Nola sortzen da euria? Zer ibilbide egiten du urak?
*Bideoa: Ikaselkar hezkuntza argitaletxea. Kimu Erronka, LHren lehen etaparako sortutako ikasmaterial globalizatua.
Ura da Lurra planetan zehar dagoen gai magikoa, gardena eta H20 da egitura kimikoa. Jatorria zein den jakitea denez berebizikoa, aterkipean ikas dezagun zein den URAREN ZIKLOA.
2.
Ur geruzara heltzen denean eguzkiaren distira ur molekulak aztoratzeko beroa lagungarri da. Hortik sortzen den gasak duenez gorantz joateko desira kondentsatzen den lurrunarekin hodeiak osatzen dira.
3.
Hodeiak daude ur tantaz edo izotz kristaltxoz eginak baina airean mantentzen dira baitira oso arinak. Loditzen ditu tenperatura hotzagoen eraginak eta horrela sortu ohi dira zaparrada desberdinak.
4.
Eurite gogor, zirimiria, txingorra edo elurra. Ibaia igo, lakua bete edo zuritu gailurra. Eguraldiko mapan tanta da Euskal Herriko ikurra horri esker da hain eder eta aberatsa gure lurra.
5.
Makineria zoragarria izan daiteke natura. Sarri begira egoten gara itsasora zein zerura. Batzuk soberan ta beste batzuk faltan daukatenez ura behar bezala erabiltzea da gizakion ardura.