Egun bereziz bete da egutegia salatzeko pertsona askoren egia. Kolore gorria da nabarmenegia baina nekez gorritzen zaigu aurpegia.
2.
Etxean, nork jartzen du sutan lapikoa? Zenbat aldiz egiten duzu harrikoa? Erraz askatzen dugu hieroglifikoa baina gero egiten dugu betikoa.
3.
Nork garbitzen du zure txanodun jertsea? Nork txukuntzen du gela? Eta nork etxea? Aurrerapausoa da lana eskertzea ta noizbehinka bestea sofan esertzea.
4.
Noren gain gelditzen da zaintzea amama? Triste baldin bazaude nor doa zugana? Nahiz eta maitasunez egin zaintza lana banatzen ez denean bihurtzen da zama.
5.
Azala laztantzea da keinu goxoa baita muxukatzea aurpegi osoa. Besteak ez badu nahi dator arazoa oparia bihurtzen baita erasoa.
6.
“Vaya pedazo tetas” esaten denean ez dugu hitz egiten modu onenean... Zerbait aldatuko da titien parean pertsona bat ikusten dugun egunean.
7.
Martxoaren 8an morea nagusi urtean zehar ezin al da erakutsi? Jokabide matxistak bazterrean utzi eta urte osoan jarrerari eutsi!