Zaharrak berritzeko modu ederra asmatu zuen Imanol Epelde bertsolariak.
Euskara irakasle zen Zarauzko ikastetxe batean, eta euskal idazle klasikoen berri gazteei transmititu nahian, testu klasikoak rap bihurtu zituen.
Hementxe dugu Imanol Epelderi ETB-k egindako elkarrizketa laburra. Ikus dezagun nolatan eman zuen pauso hori!
Etxepare Rap blogean (Argia.eus) aurkituko dugu bere proiektuaren bilduma eta informazio osoa.
Goza dezagun testu klasikoekin, rap erritmora!