Gauaren luxua begirada lausua muxu bat emateko intentzio sutsua nire begitan sua ta aurrera pausua azkenean eman diot ametsari musua.
5.
Berriro ere hor da munstro maltzurra agerraldia egiten duen ikararen ikurra baina egiatzat dugun beldurren gailurra iratzartzean beti bilakatzen da gezurra.
6.
Lehen gose zirenak orain ez dira egarri haserre zirenak besarkada elkarri amets goxoena! Onena! Ze pena! Bapatean jatzarri bukatu da dena.
7.
Ezinezkoa al da ametsak egitea itsuak ikustea jendea parez pare edo hegalik gabe hegaka ibiltzea aspaldi debekatu ziguten amestea.