Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Esnatzeko ipuina - Rap

  • Bertsolaria(k): Izar Mendiguren
1.
ERREPIKA
IPUINEZ BETE DIGUTE MEMORIA
EKINTZEK OSATZEN DUTENEAN HISTORIA!

2.
Bazen behin lurralde magikoan
sagar pozoitsu bat sartzen zena ahoan
lokartzen zituen guztiak atoan
Edurne Zuri gisa printzesak zirelakoan!
Bizi zirenez inguratuta legez,
txori txikiak kaiolen baitan legez...
Beraz, egun batez erabaki zuten jartzea
mundua andrebes!

3.
Sinistuz gero, sua bezain argi, bero...gaitasunetan
ez lortzerik ez espero!
Ipotxa erraldoi, inurria dragoi
bihurtu liteke ahaldundu eta gero!
Gazteluak hare, munduaren jabe
politagoak gara ispilu hauskor gabe!
Pasatu orria, ongietorria,
mundu libre baten atarian zaude!

4.
Esnatu eta konturatu:
Mari Errauskinek badu zer kontatu
Neurria ondo hartzeko jantzi du takoia
emakume aske da lehen zena morroia!
Pipi Kaltzaluze -katez motz, hegoz luze-
edota Mafalda, horren zaila al da
izatea zoro, eder, kategabeko?
ez inoren gainetik, ez inoren menpeko!

5.
Ireki burua,ta itxi liburua!
filosofia aldatzeko heldu da ordua!
protagonista zara, hau da ikasgaia:
historia idazteko heldu da garaia!

6.
3, 2, 1 arma tiro pum!
emakumeen balak ez ditugu entzun!
Historiak zuloa dauka amantaletan,
izen asko falta da oraindik orrietan!
Kristina Mardaras,Maurizia Aldaiturriaga...
atera zinetenak lehenbizi plazara;
ausartak, finean erreferente apartak,
zuei esker, gaur gehiago gara!

7.
Hala bazan edo ez bazan
sar dadila zure kalabazan
eta atera behar duzun plazan,
egunez amestu, zoriontsu izan!