Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Hilekoa

  • Bertsolaria(k): Aitor Arrutia, Idoia Anzorandia
Bi lagunen arteko elkarrizketa. Mutila hilekoari buruzko galderak egiten neskari. Hilekoa bizitzeko moduak. Zikloak bizitzan.
1.
-Batzutan umoretsua
beste batzutan apala,
zure jarrera aldaketa
ez da batere normala!
-Bada, azalduko dizut
arrazoia berehala,
ni ere ziklikoa naiz
ilargi ederra bezala.

2.
-Kulero odoleztatuak
haserraldiak adina,
zu hilekoaz sentitzen
al zara sarri zikina?
-Hasieran beldur nintzen
odola, usaina, mina
naizen eran onartzeko
egin arte ahalegina.

3.
-Baina iragarkietan
lotsa dago ate joka
odola urdindua ta
egiari erasoka.
-Desmitifikatzea da
emakumeon erronka
nik odol gorria daukat
ta erabiltzen dut kopa.

4.
-Sarritan bizi garenez
kanpo iritzien menpeko,
ze beldur izan zenuen
hilekoa onartzeko?
-Urteekin ikasi dut
autoezagutza tarteko
barrenera begiratzen
naizena eraikitzeko.

5.
-Nekea, pena, haserrea,
edo gogoa galduta,
hilekoak ba ote du
zure min handien kulpa?
-Naturaren kontra ezin
dugunez egin burruka
gorputzak zer behar duen
eskatzen digu oihuka.

6.
-Urtaro ta loreekin
egin nahian metafora,
beraz hil ta jaiotzen da
zure bizitzaren lora.
-Nire faseak onartuz
orain nago horren gustora,
dantzatzen ikasi baitut
bizitzaren erritmora!