Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Begi umelak

  • Bertsolaria(k): Itxaso Paia
Neska nerabe bati amak esaten dizkion ezetzak eta "kontuz" mezuak.
1.
“Futbolean hasi nahi dut
apuntatu nazazu ama!”
esanez, erantzun zidan:
“zer diozu ene laztana?

2.
Balleten eman dut zure
izena neska zarelako
futbola gogorra da-ta
zure moduko neskentzako”.

3.
Gaur parranda egingo dut
berandu helduko naiz etxera
“norekin jaitsiko zara?
Nork lagunduko dizu atera?”.

4.
“Ama, hamasei urte ditut
ez daukat inoren beldurrik”
“baina ni ez naiz fidatzen
polit jantzi zara alferrik”.

5.
Bertso-eskolan hasi nintzen
badaramatzat hiru urte
ta gaurko txapelketara
takoiekin joan nahiko nuke.

6.
“Baina horrela mutilek
bertsoz barre egingo dizute
mendiko botak jantzita
bakean utziko zaituzte”.

7.
Ingeniaritza ikasketak
edo bestela ekonomia
unibertsitatea hain da
pertsonala eta handia.

8.
“Turismo edo bestela
kazetaritza har itzazu
aurpegi eder horrekin
lana errez aurkituko duzu”.

9.
Beti esaten digute
nola erantzun, zenbat hitz egin
hankak nola gurutzatu
ta ez makillatzeko gehiegi.

10.
Ni behintzat nazkatu naiz ta
naizena izango naiz ta punto
begiak itxi ditzala
horrela ez nauenak gustuko.

11.
Begi umelen sekretuak
gordetzen dituen ispiluak
sorginen oihuz urrunera begira
kristal hautsiak izango dira.

Soinu Berbak jaialdia, Oñati 2012-10-05.