Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Publizitatera goaz!

  • Bertsolaria(k): Sebastian Lizaso, Etxahun Lekue, Amets Arzallus, Alaia Martin, Onintza Enbeita, Andoni Egaña
  • Doinua: Kontu barri bat suzedidu da II
Gaia: Zuen gustuko produktuen publizitatea egin behar duzue. // Bat-bateko saioa.
1.
Lizaso
Sarri askotan aipatu izan da
saioaren barrenean
Insalus ere ez dela txarra
whiskirik ez dagonean!

2.
Egaña
Nik ilearen aldegiteai
nolabait gura erantzun
Grecian2000 erabili ta
zazpi mila izan behar zun!

3.
Lekue
Niri Salomon oinetakoak
geratzen jatez ederto
ze onak diren mendiko botak
asfaltotik ibilteko!

4.
Enbeita
Nahiz eta jakin imitazino
kutre xamarra zelan den
nik Pepsicola eskatu ohi dot
desberdina izatearren.

5.
Arzallus
Ta Markina nola beti dagon
kotxe, motor bizioan
niri alemanak gustatzen zaizkit
españolen prezioan.

6.
Martin
Izan Armany, izan Zergatik
izan Loreak Mendian,
marka onenak izaten dira
izarenak aurpegian.

7.
Lizaso
Utzi Danacol, utzi Benecol,
gora whiski ta pattarra,
hori delako juerga garaian
puntzionatzen dun bakarra!

8.
Egaña
Ba ni bai jaten ta bai edaten
ta bai janzten nauzu fina
baina markarik ez det gogoan
hori da markaik haundina!

9.
Lekue
Etxeko argiak joan ezkero
ta argitu ezin logelak
aukera onena zalantza barik:
txinoetako kandelak.

10.
Enbeita
Ta perfumea nik emoten dot
beti Carolina Herrera,
repelentea da hola esatea,
baina klasea horixe da.

11.
Arzallus
Gure aitak dauzka 80 oilo
ta kukurruku ozena
nahi dunarentzat han saltzen ditu
hiru euroan dozena.

12.
Martin
Ez Carolina, ta ez Calvin Clain
ta ez Bosgarren Chanella,
eskeintzetako zabalik gaude:
patrozina gaitzatela!

Markina-Xemein, 2016-12-08.