Azter dezagun gai bakoitzean:
-Gure ustez, zein pertsonaiak du paper errazagoa egoera horretan?
-Eta bururatzen al zaigu biderik pertsonaia zailena duenak ere distira egin dezan? “Bere aldera” ekar dezan dialektika?
GAIAK
1-LANGABETUA ETA BANKUKO NAGUSIA
A, zu langabezian zaude, eta etxeko hipoteka ordaindu ezinik daramatzazu hilabeteak.
B, zu zara bankuko nagusia, eta gaur deitu egin diozu A-ri: ordaintzen ez badu, bankuak etxea kenduko diola esanez.
2-BASAMORTUAN BAIKORRA ETA EZKORRA
Basamortuaren erdian galdu zareten bi lagun zarete.
A, zu izaeraz optimista zara erabat, eta baikor ikusten duzu dena.
B, zu berriz izaeraz ezin pesimistagoa zara, eta oraintxe dena zaizu beltzean beltz.
3-ESKIATZEN, IRAKASLEA ETA HASIBERRIA
A, lehen aldiz joan zara gaur eskiatzera.
B, zu zara eski irakaslea.
Maldan behera abailan zoaztela, A-k zuhaitza jo du… beste behin.
4-HONDARTZA NUDISTAN, BAINUJANTZIAZ ETA BILUZIK
Bi ezagun zarete.
Espero ez zenutela, hondartza nudista batean topatu duzue elkar.
A, zuk bainujantzia daramazu.
B, zuk ez.
5-ZAKUR HANDIA ETA ZAKUR TXIKIA PASEATZEN
Zuen txakurrak paseatzen ari zinetela, parkean aurkitu duzue elkar.
A, zuk artzain txakur aleman handi bat daramazu, sokan lotuta.
B, zuk arratoi txakur hanka-motza, aske.
Arratoi txakurra zaunka eta zaunka ari zaio artzain txakur alemanari.