Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Martzelina eta Amerikanoa

  • Bertsolaria(k): Martzelina Lopetegi
  • Doinua: Aita Jainkoak egin banindu A
Martzelina Lopetegiren garaian (Oiartzun, 1864-1930), ohikoa zen ezkontza tratuak egitea, emakumea parte izan gabe. Gurasoek hautatzen zuten, alabarentzat, senar onena: poltsari eta izen onari erreparatuta. Horixe gertatu zaio Martzelinari: Amerikara joanda aberastu den gizon bat etorri zaio, ezkontzeko esanez. Gurasoekin tratua egina du, Martzelinarekin baino lehenago. Martzelina ez dago isilik egoteko…
1.
Amerikanoa
Zure ait'eta amak eta nik
itzez tratatu genduan:
al baldin bazan esposatzeko
biyok aurtengo neguan;
oraintxen laixter esan beauzu
zer dadukazun goguan;
bazenakizu ni zuretzako
zer gauza ona naguan!

2.
Martzelina
Zu gauza ona baldin bazaude
munduan ez da txarrikan,
badirurizu gaur bertan irten
zerala infernutikan;
naiagatikan ez dezu entzungo
nigatik baiezkorikan,
etzait gustatzen zu bezelako
mutilzar itxusirikan.

3.
Amerikanoa
Ez al diozu begiratutzen
nere poltsa diruari?
Ortatik sobra dabilkigunak
gauza daukagu ugari.
Ez al dituzu ikusi izandu
errian zenbat dendari
jatekorikan eman nai ezik
dirurik eztuenari?

4.
Martzelina
Orrelakorik eztet aditu
jaiotzetik oraindaño,
nere negarra zabalduko da
Amerikatik auntzaño,
zuk izan arren urre ta zillar
zedorri estaltzeraño,
nik naiago det neskazar bizi
zurekin ezkondu baño.