Hamaika urte ditut Iruñeko AURITZ badut familia bat adiskide aunitz. Ikastolan, auzoan pozik nabil hagitz dena dudala, esan eta esan dabiltz sinistuko nieke gezurra ez balitz...
2.
Ederra da AMETSEN irrifar zabala begirada gardena hizketa apala liluratzeko duen berezko ahala... Ederra litzateke gelatik noala niri begiratzea berari bezala...
3.
CARLA da futbolean gelako onena taldearen arima taldean lehena lagunei gol pasea ematen diena... Nik ere noizbait txute regate, txilena... egin nahi nuke berak egiten duena!
4.
LUR algarak zabaltzen dituen sorgina istorio ta txiste kontalari fina gure txokolatea gure pipermina... Tarteka izan nahi dut bufoi kaskarina baina ez daukat bere grazia berdina...
5.
MOHAMEDEK Einsteinen jakinduri bera denari buruz daki gutxi gorabehera; berdin du zein den gaia ta zein den galdera matematika, natur gazte, ingelera... Nik aldiz inoiz ez dut hamarrik atera.
6.
Ikastolan aurten dut azkeneko maila institutuan dator hurrengo bataila... Naizena onartzea denez abantaila nigan sinetsiz hartu nahi nuke abaila ziur ez dela uste dudan bezain zaila!