Alaba bakarra
Alaba bakarra naiz etxe polit baten zerbaiten falta izan dudana hainbaten. Ea ba gurasoek ahal dela aurten ahizpa edo nebarik ekartzen didaten.
2.
Neba-arrebaduna
Ba nik baten faltan bi neba-arreba ditut sortzen dizkidatenak buruhauste batzuk. Neba-arreba parea gura baduzu zuk oparitzat neureak emango dizkizut.
3.
Alaba bakarra
Ahizpa nagusia duzu ikasteko dana ta jolasteko neba txiki barrabana. Ta nik ez dakit nori galdetu, ai ama!, gurasoei galdetu gura ez diedana.
4.
Neba-arrebaduna
Bakarrik egoteak zer dauka ba txarrik? Logela zeurea da lotan zein itzarrik. Ez daukazu mandoa banatu beharrik ta gurasoak ere zeuretzat bakarrik!
5.
Batak gurako luke etxean talde bat, besteak berriz saldu bere neba-arrebak. Zertan inbidiz hartu besteen aukerak? norbereaz gozatu dezala norberak!