Emanaldiari aurre egiteko, gure esku dagoena zaindu
Emanaldiari aurre egiteko, gure esku dagoena zaindu
Emanaldiaren aurrean zer jarrera hartuko dugu? Landu dezagun zer bide egingo dugun.
Gure esku dagoena zaintzea da egoerari aurre egitea.
Eta gure esku ez dagoena, onartu.
ZAINDU DEZAGUN, ZAINDU GAITEZEN!
EMANALDIAREN AURRETIK, mimoz prestatuko dugu
Zaindu gure lana. Goza dezagun bideaz. Bertsoak gustuz egin, gozatu sortzen. Ondo prestatu nork bere zatia. Landu oholtzara nola irtengo garen.
Zaindu geure burua. Sentitu: zer-nolako emozioak datozkit? Onartu beldurra. Sentitu erronkari aurre egiteko amorrua, motibazioa, grina. Izan konfiantza gure gaitasunetan. Onartu mugak. Eskatu laguntza.
Zaindu taldekideak. Onartu bakoitzaren lekua. Sinetsi kideengan. Lagundu elkarri. Umorea beharko dugu!
EMANALDIAREN UNEAN, gure onena ematen saiatuko gara
Hartu jarrera baikorra eta eraikitzailea. Oholtzan edozer gertatzen dela, belaontzia aurrera ateratzeko jarrera. Uneaz gozatzen ere saiatu.
Zaindu geure burua. Begiratu iparrera! Poza eta jende ona dira gure iparra! Animatu geure burua, motibatu dezagun.
Zaindu taldekideak. Sinetsi kideengan, lagundu elkarri.
EMANALDIA AMAITZEAN, erein izana baloratuko dugu, eta uzta hartu
Onartu gertatu dena. Bere gauza eder eta traba guztiekin. Gaizki irten zaigunetik, zer ikasi dugu? Poztu ondo egindakoaz, gozatu.
Zaindu geure burua. Ondo edo gaizki egin, IZATEAK ematen digu balioa.
Zaindu taldekideak. Ondo edo gaizki egin, IZATEAK ematen die balioa lagunei.