Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Azalpen testua Taldetik kanpo gelditzeko beldurra

GIZAKIA TALDEAN BIZI DA

Gure kasa ez genuke biziraungo, eta garatu ere ez.

Taldetik kanpo gelditzeko beldurrari esker, elkarbizitza arauak sortzen eta betetzen ditugu.

Taldearen barruan zer egin daitekeen eta zer ez zehaztuz.

 

TALDEAN ESKUZABALAK IZAN BEHAR DUGU, BAINA NI IZATEARI UTZI GABE

Taldean gaudela ere, nork bere barruari entzutea garrantzitsua da: leial izatea nor gure buruari, geure nahiei, geure desioei, geure erritmoari, geure mugei.

Batzuetan besteei EZ esateak beldurra ematen digu.

Eta haserretzen badira? Eta baztertzen banaute? Eta bakarrik gelditzen banaiz?

Baina askatasuna, hain zuzen, horixe da: baietz edo ezetz esan ahal izatea.

Askotan, besteei “ez” esatea, nork bere buruari “bai” esatea da.