Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Mugikorra daukat (edo nauka)

  • Bertsolaria(k): Aitor Mendiluze
  • Doinua: Egunaren izena I
Mugikorrarekin dugun harremanaz sorta kritikoa. Gaztetxoen larrutik begiratuta.
1.
Iphone, BQ, LG
nahiz Samsung Galaxy
gurasoei nahi nien
erosi arazi
borroka egin dugu
eta irabazi
nahiz eta orain arte
jaio eta hazi
hau lortu arte ez naiz
ni bizitzen hasi.

2.
Hori bai, gurasoek
matraka epela
“Deitu ia non zauden,
idatzi bestela”.
Nik erantzuten diet
garestia dela
deitu eta mozten dut
doan da horrela
eta gero beraiek
deitu dezatela.

3.
Eta Whatsapp-a ere
ze asmakizun guai
testu nahiz irudiak
partekatzeko gai
taldeak ere sortzen
direnez nolanahi
gonbidapen guztiei
esaten diet bai
ez dut taldeetatik
kanpo geratu nahi.

4.
Kamerek zenbat gauza
grabatzen dituzten
nahiz ez jakin grabatu
beharko nituzkeen
ze ondo pasatzen den
ondoren ikusten
baina ez didatenez
erabiltzen uzten
gurasoei ez diet
dena erakusten.

5.
Lagunekin bagoaz
edozein tokira
guztiak mugikorren
pantailei begira
mugitzaileak ere
bilakatzen dira
“Parkean seinalea
ahultzen ari da
goazen konektatzera
liburutegira”.

6.
Mugikorrak berea
egin ez banindu
ezingo ginateke
hain lagun egin du
kendu ezkero edo
uzteko agindu
ondoan zer gertatzen
ari den berdin du
konexiorik gabe
nireak egin du.