Emozioen radarra

Hitzez esan gabe, badakigu gurasoak haserre datozkigun, txakurra gustura dagoen gurekin, lagunak gure inbidia sentitu duen…
Besteen energia, besteen kolorea sentitzen dugulako.
SABELEAN GAUDEN UNETIK
Amaren sabelean dagoen fetuak antzematen du eta badaki (hitzik gabe, gorputzetik) bere etxeko bakoitzak zer sentitzen duen berekiko (poza, inbidia, ilusioa, urduritasuna…).

BIZIDUNOK ELKARRERAGINEAN GAUDE
Gu garen gorputzak, energiak, koloreak, elkarreraginean gaude.

GORPUTZ JARRERAREKIN GEHIAGO KOMUNIKATZEN DUGU, HITZEZ BAINO
Hitzez esan gabe, nola dakigu aurrean dagoena haserre, pozik, triste, amorratuta dagoen?

Jolas gaitezen antzeztera! kide bati emozio edo sentimendu bat esango diogu belarrira. Hark antzeztu egingo du gelaren aurrean, hitzik esan gabe. Ea asmatzen dugun zein emozio edo sentimendu den!
OHOLTZAN GAUDELA ERE, GORPUTZ JARRERAK KOMUNIKATZEN DU GEHIEN
Hitzez esaten dugunak baino indar handiagoa du gure presentziak.
Zaindu dezagun oholtzan nola agertu nahi dugun!