Ai, beldurra bakarrik gaude azkenean gelan, autobusean, kalean, trenean ez didazu zauririk sortzen barrenean parez pare begira jartzen naizenean.
2.
Zer ote zaren ez da erraza jakiten: zakur handi bat dena nire bila irten nahiz sabel barrenean duzun eragiten zaunkak zaunka ez duzu horzkarik egiten.
3.
Itzal ilun bat zara nigana begira auto beltz bat igoa espaloi erdira soka bat eztarrian tira eta tira... Beldurrik ez dutenak ausartak al dira?
4.
Agertzen zara gauak direnean laino: sentiarazten nauzu txiki, ahul, ñaño. Nahiz parean zutitzen zaren zeruraino urruntzean ez zara koskatxo bat baino.
5.
Orain beldurra diet hainbat harremani entzuten ez ditudan hamaika esani... Dardarka jarri arren azal eta mami nirekin zaramatzat baina ez zara ni.
6.
Beldurra diot tunel ilun, luze horri egunsentiak jaiki direnean gorri azkar ibiltzen zara korri eta korri: behin joaten zara eta bi aldiz etorri.
7.
Zurekin aurkitzea hain arrunta baitzen nahiz haseran indarrak zitzaizkidan ahitzen zu sentitu arren dut aurrera jarraitzen zuri esker baitakit zein ausarta naizen.
8.
Beti ez dut ematen pausoa seguru baina behin ipinita biok buruz buru denborak hurbileko egin baikaitu gu elkarrekin bizitzen ikasiko dugu.
Musikaz eta dantzaz taularatua
Hitzetik Hortzera telebista programak Beñat Gaztelumendiren sorta taularatu du.