Hitz politak edo muxuak bidaltzeko, modu errazena whatsappa zaigu egun.
Mendekotasuna ere badugu sare sozialekin...
Bertsoei oinak falta zaizkie. Ea puntu bakoitzean oin egokia hautatzen dugun!
Etxe guztietako kide berri hori laztantzea gustatzen zaiguna askori gozo biltzen duguna ez dadin erori mobilak bateria beti gori-gori beste inor ez dugu zaintzen horren ongi.
2.
Mundu berri bat sortu dugu behatz trebez sare sozialei esker gertu daude berez Aulesti, Massachusets eta Buenos Aires baina sare denekin gertatzen den legez sartzea erraza da ateratzea ez.
3.
Whatsappa da batasun bezain bakardade sentipenak bihurtzen dituena klabe Jajajaja, jejeje pistola, zizare, gero bi malko eta zazpi bihotz pare aurpegirik aldatu ere egin gabe.
4.
Hondartzan eguzkitan nahiz pastel bat jaten Instagramen gordeta mila oroitzapen momentuak ez digu nahiko poz ematen izozten ez badugu selfi txukun baten denek pozik gaudela ikusi dezaten.
5.
Asmatu ditzakegu izana, izena baina jakinik zein den jarrera zuzena hemen haizeak ez du eramaten dena hobe ez egitea sarean barrena aurrez aurre egingo ez genukeena.
6.
Amaraun txikienek daukaten lanketa futboleko ate bat edo erraketa salabardo berde bat arraintxoz beteta ez dezagun hainbeste maitatu tableta sarerik sozialenak kanpoan daude ta!