Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Zergatik
Zergatik
Bertsolaria(k)
: Arkaitz Estiballes
Maitemintzen garenean, barruak nahaspilatzen zaizkigu eta galderak datoz zurrunbiloan… Zenbat irrika eta zalantza!
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Hamaika urte baditut
eta dakit ia dana,
zergatik ez dut ulertzen
zer den gertatzen zaidana?
2.
Koadernoan goiz osoa
nabil bihotzak marrazten,
baina zergatik ez diot
whatsapp polit bat idazten?
3.
Klasean esertzen bada
bera nire gibelean,
zergatik sentitzen ditut
tximeletak sabelean?
4.
Hizketan isildu gabe
egon naiteke ordu bi,
bera aurrean badago
zergatik nago urduri?
5.
Nire barruan guztia
denean korapilatu,
zergatik ez diet ezer
nire lagunei kontatu?
6.
Bera beste norbaitekin
ikusten badut barrezka,
barruan zergatik sortzen
zaizkit horrenbeste kezka?
7.
Klasean egoten banaiz
buru-belarri lanean,
zergatik ez nago adi
bera ez datorrenean?
8.
Sarritan ausarta banaiz
zergatik ez naiz ausartzen
orain sentitzen dudana
noizbait berari kontatzen?
9.
Bera ez bada etorri
sekula nire etxera,
zergatik gonbidatu nau
bere urtebetetzera?
10.
Benetan zoragarria
baldin bada maitasuna,
galdera hauei noiz eman
behar diet erantzuna?