IBAI
Ni Iruñakoa naiz
izena dut Ibai (bis)
gustuko dut pilota
mendia ere bai. (bis)
XAN
Hamaika urte ditut
eta izena dut Xan (bis)
handitzean poeta
nahiko nuke izan. (bis)
BIANDITZ
Ni santurtziarra naiz
izenez Bianditz (bis)
idolo Iraola
ta Aritz Aduriz. (bis)
NAHIA
Bederatzi urteko
Laudioko Nahia (bis)
Afrikara egingo
nuke gaur bidaia. (bis)