Kaixo, kuadrilla, Kariben nago
naiz hondartzako alkate
dagoeneko koko bat jan dut
ta sei kilo ahuakate
palmondo baten azpian nago
zuen mundutik aparte
nahiz inbidia apur bat izan
lasai, ulertu nezake...
Beste bost egun gelditzen zaizkit
agur ta ikusi arte!