Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Ezkontzeko asmotan

  • Bertsolaria(k): Plazida OtaƱo
  • Doinua: Ezagutu zuenak
Plazidak 18 urte zituela, etxeko sukaldean, adinez aurrera zihoala esan omen zion aitari eta, ezkontzeko asmoa zuenez, dotea prestatzen joateko. Dotea ezkonberriari gurasoek ematen zioten ondasuna zen.
1.
Joxe Bernardo aitak bertso hau kantatu omen zion:
Ezkondu behar denala,
ho(r)i den baloria!
Hemezortzi urte den
hire edadia.
Pikara, gaizki hazi,
lotsarik gabia,
hik aberastuko naun,
lehen banaiz pobria.

2.
Eta alaba Plazidak erantzun:
Aita, zahartu ta gero
garai hobia ez da,
neska gaztiak ere
badu bere kezka.
Ilea zuriturik
nobiorik ez-ta,
orduan alperrik da
soinua ta festa.