Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi kantuz igortzen ditut nik penak ihesi kantuz izan dudano zerbait irabazi kantuz gostura ditut guziak iretsi kantuz ez duta beraz hiltzea merezi?
2.
Kantuz iragan ditut gau eta egunak kantuz ekarri ditut griƱak eta lanak kantuz biltzen nituen aldeko lagunak kantuz eman dauzkate, obra gabe, famak kantuz hartuko nauia zeruko Jaun onak.
3.
Kantuz eman izan tut zonbeinten berriak kantuz atseginekin erranez egiak kantuz egin baititut usu afruntuiak kantuz aitortzen ditut ene bekatuiak kantuz eginen ditut nik penitentziak.
4.
Kantuz eginez geroz munduian sortzia kantuz egin behar dut ontsalaz hiltzia kantuz emaiten badaut Jainkoak grazia Kantuz idekiko daut Zeruan sartzia.
5.
Kantuz ehortz nezate hiltzen naizenian kantuz ene lagunek harturik airean kantuz ariko zaizkit lurrian sartzian kantu frango utziko diotet munduian kantuz har diten beti nitaz oroitzian.