Atzerrira bizitzera joan, eta etxekoei gutuna idaztea ere gauza ederra da. Gure berri emanez, bizi garela eta akordatzen garela etxekoekin.
Badira hiru aste (Iskin hontatik idazten dizut)
Bertsolaria(k):
Mikel Urdangarin
Doinua:
Iskin hontatik idazten dizut
Atzerrian dabilenak nostalgiaz lagun bati idatzitako gutuna. Mikel Urdangarin MMXV diskatik.
1.
Iskin hontatik idazten dizut azken aldian bezela egia da bai sasoi honetan hotza egiten duela neska gazte bat ezagutu dut hiru aste badirela esango nuke bere begiek erraz sorgindu nautela.
2.
Azken bidaia hau ez duzu izan etxe ondotik ihesa nigandik hurrun aurkitu arren hara itzultzeko ametsa zuekin beti oroitzen banaiz ahaztu naizenik ez pentsa sentimenduak esaten baina ez da hain gauza erreza.
3.
Orain goizean pozik hartzen dut mendebalderako trena harrizko zoru ahaztuetan biderik eta zaharrena bizitzak sarri erakusten du badena eta ez dena inoiz latz hartu banindu ere gaur gozo hartu nauena.
4.
Lantzean baina, egun luzeetan bihotza egoten da triste agindutako promesa hura ezin kunplidu nezake "loriak udan" kantatzen baitut inoiz gutxitan ez uste letrak ez ditut oraindik ahaztu akordatzen naiz hainbeste.