Emakume zuzenak, okerrak, kirtenak, moja txintxoak eta zerrama irtenak, itsusiak, politak, atletak, herrenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
2.
Langileak, alferrak, lanik ez dutenak, tuntunak, mediokreak, klaseko lehenak, ale desegokiak, andre txit gorenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
3.
Ama onak ta txarrak, ama ez direnak, lurrera jausi arte mozkortzen onenak ta umeen merienda usaina dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
Lehen munduko emeak, kapitalistenak, lur usaia daukaten andre indigenak, zuri, gorri, horiak, beltzetan beltzenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
6.
Markesaren alabak, neskame gizenak, printzesak ta sorginak, ogroak, sirenak, Maritxuak, Bartolo itxura dutenak: konplize ditut eta maite ditut denak.
Mikel Markezek "Indar bat dabil hor" lanean jasotzen den "Konplize ditut eta" abestiarekin egindako aurrerapen bideoa, Aire Ahizpekin kantaturikoa.