Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Pelloren astoak

  • Bertsolaria(k): "Pello Errota"
  • Doinua: Mando baten gainean I
Pello Errota astoarekin zihoala, adarjoka norbaitek botatako bertsoa eta Pelloren erantzuna.
1.
Pello astoarekin zihoala, norbaitek burlan bota zion:
Begi bat itxua da,
hanka bat ausiya,
ilundu ezkeroztik
ezin ikusiya,
pausajia ere
ez dauka biziya,
bere modukua da
horren nagusiya.

2.
Eta Pellok erantzun:
Anega t’erdi arto
dauzka bizkarrian,
ni bezela dijua
pauso azkarrian,
mantentzen errexa da:
jaten du larrian,
horretxek serbitzen nau
bere baldarrian.