Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Txirritaren alkandora

  • Bertsolaria(k): "Txirrita", "Pello Errota"
  • Doinua: Ari naizela ari naizela I
Ari naizela ari naizela... bertsoaldi ezaguna.
1.
Pello Errota
Ari naizela, ari naizela,
hor ikusten det Txirrita,
eta zein ez da harrituko, gaur,
gizon hori ikusita;
dudarik gabe egina dio
andregaiari bisita,
oso dotore etorri zaigu
bi alkandora jantzita!

2.
Txirrita
Hauxe da lotsa eman didana
lagun artera sartuta,
edozer gauza esaten degu
ardo-tantokin poztuta;
bi alkandora ekarri ditut
bat eranztia ahaztuta,
Pellok bi nola jantziko ditu
bat besterikan ez du-ta!