Pello Errota
Ari naizela, ari naizela, hor ikusten det Txirrita, eta zein ez da harrituko, gaur, gizon hori ikusita; dudarik gabe egina dio andregaiari bisita, oso dotore etorri zaigu bi alkandora jantzita!
2.
Txirrita
Hauxe da lotsa eman didana lagun artera sartuta, edozer gauza esaten degu ardo-tantokin poztuta; bi alkandora ekarri ditut bat eranztia ahaztuta, Pellok bi nola jantziko ditu bat besterikan ez du-ta!