Behin batian, Loiolan, erromeria zan. Hantxe ikusi nuen neskatxa bat plazan txoria baino ere arinago dantzan. Huraxe bai polita, han politik ba zan!
2.
Esan nion desio senti nuen gisan, harekin hizketa bat nahi nuela izan. Erantzun zidan ezik atsegin har nezan adituko zidala zer nahi nion esan.
3.
Arkitu ginenean inor gabe jiran, koloriak gorritu arazi zizkidan. Kontatuko dizuet guztia segidan, zer esan nion eta zer erantzun zidan.
4.
Dama polita zara polita guztiz, ai! baina hala ere zaude oraindik ezkongai. Ezkon gaitezen biok! Esan zaidazu bai! -Ni zurekin ezkondu? Ni zurekin? Jai, jai!