Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Mundu bat bertso

  • Bertsolaria(k): Ane Labaka Mayoz, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar
Ikastetxeetako proiektuari egindako kantua.
0.
ERREPIKA
SORTZEN DENERO
MUNDU BAT BERTSO
IA EZERTXO
EZ DA EZINEZKO
SAIATUZ GERO

1.
Plastilinaz, margoz, puzzlez eta piezaz
osatzen nituen munduak
eskuak zikinduz, koloreztatuak
irudimenez bigunduak.

2.
Uki nitzakeen jostailu hoiekin
soilik jolastu ohi nuen nik
ez nekielako euskara hutsarekin
jolas egin zitekeenik.

3.
Horrenbeste begi, hainbeste belarri
nire zain dago ikasgela
begiak itxita imajinatu dut
dutxa azpian nagoela.

4.
Eskuak patrikan arnasa hartu eta
lehenengo puntuan trabatu
poto bat egin dut, hiru hanka luze
baina ez da mundua bukatu.

5.
aMoNa KoPeTa zimurtuarekin
zuzendu da belarretara
SUGE luze batek koska egin dio
lausotu zaio BeGiRaDa.

6.
Oinak buruan ta ideiak dilindan
kantatzean naiz askeago
irudimenari eskua emanda
mundua jateko prest nago.