HITZ POLISEMIKOAK
Batzuetan poto dirudiena ez da hala izaten, errima perfektua baizik!
Hori gertatzen da itxuraz berdina den oin bat errepikatzen denean baina esanahi ezberdina duenean.
Adibidez, kopla hauetan.
GURE IKASGELA
Gelara sartu eta
piztu dut argia
andereñok esan dit:
Ze neska argia!
Beti nire ondoan
esertzen da Nahia,
bertsolari izatea
da neskaren nahia.
Gure gelako Aitor
ze mutil garaia!
Beretzat ederrena
da jolas garaia.
Ane laskerketetan
da oso azkarra
baina azterketetan
ez da hain azkarra.
Julenek gogorregi
du baloia bota
eta atera zaio
futboleko bota.
Ondoren aurkeztuko
dizuet Alaia
neska jatorra
eta gainera alaia.
Xabierrek josteko
hartu du haria
eta gero hizketan
galdu du haria.
Plastikako orduan
Jonek zenbat arte!
Marrazten jardun leike
gaua heldu arte.