Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Azalpen testua Hitz polisemikoak- ereduzko sorta - Bazkari eskasa

  • Doinua: Ama begira zazu

HITZ POLISEMIKOAK

Batzuetan poto dirudiena ez da hala izaten, errima perfektua baizik!
Hori gertatzen da itxuraz berdina den oin bat errepikatzen denean baina esanahi ezberdina duenean.
Adibidez, kopla hauetan.

 

BAZKARI ESKASA

Lehengo baten herriko
gazteok batera
bazkaltzera joan ginen
pizzeri batera.

Ez zen ondo ibili
Jokin lagun mina
mahai baten ertzarekin
hartu zuen mina.

Freskagarria bota
zioten gainera
ta erdi izoztuta
zegoen gainera.

Patxadaz zegoela
leihotik begira
ogi zati bat sartu
zioten begira.

Ez badira hornitzen
zerbitzari berriz
pizzeria horretara
gu ez goaz berriz.