Poto konpon - Arpajolearen astea| Oso erraz azaltzen | ||
| dira arratseko planak | ||
| egin behar ditugu | ||
| parti, solfeo ta danak | ||
| etxera heldu eta | ||
| hasten dira gure lanak | ||
| gaur ere egin gabe | ||
| ditut etxerako lanak. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| amak / dramak / esanak / zamak | ||
| Egunero daukagu | ||
| jateko menu berbera | ||
| zatikiak esnetan | ||
| goizeko lehen platera | ||
| sintagmak patatekin | ||
| gero erreta platera | ||
| eta arratsaldean | ||
| azterketa egitera. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| labera / atera / hobe da / gainera | ||
| Esku artean hartu | ||
| dudanean azterketa | ||
| zuri-zuri jarri naiz | ||
| bat bera ez dakit eta | ||
| oraingoan zergatik | ||
| ez dut prestatu azterketa?! | ||
| Kalabazak probatuz | ||
| hasi beharko dut dieta. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| txuleta / ariketa / kasketa / arreta | ||
| Atzo egun osoa | ||
| eman arren enpoiatzen | ||
| erantzunak ez ditut | ||
| txiripaz ere asmatzen, | ||
| lagunekin hobeto | ||
| nabil gezurrak asmatzen, | ||
| zoriontsu gara ta | ||
| ilargira bidaiatzen. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| kantatzen / kontatzen / harrapatzen / botatzen | ||