Poto ala hitz polisemikoa - FutbolaEa bereizten ditugun bertso hauetan, errepikatzen diren oinak potoak diren ala hitz polisemikoak.
Bereizteko, ESANAHI BERDINAZ erabili ote diren erreparatu behar dugu!
Jolasa bukatzean audioaren laguntzaz abestu ditzakegu.
| Atezainik ez dago | ||
| nora joan OTE DA? | ||
| Horregatik sartu naiz | ||
| area BARNERA, | ||
| baloia oso gogor | ||
| jaurti du ATERA | ||
| baina atzelariak | ||
| buruz du ATERA. | ||
| * Zer da? | ||
| Hurrengo jokaldian | ||
| nolako BORROKA, | ||
| nik bidean galdu dut | ||
| eskuineko BOTA, | ||
| aurrera jarraitu dut | ||
| jantzi gabe BOTA, | ||
| hala ere golera | ||
| ahal izan dut BOTA. | ||
| *Bertso honetan zenbat aldiz egin du poto? | ||
| Azken minutuetan | ||
| a ze TRAGEDIA: | ||
| morea aurpegia | ||
| morea BEGIA. | ||
| Hori egin didanak | ||
| ez dio EGIA | ||
| eta orain jartzen du | ||
| txintxo AURPEGIA. | ||
| *Poto al da? | ||