Poto konpon - Arratsaldeko planak| Gaur ere etxerako | ||
| motxilan ze zama... | ||
| Baina ordu erdian | ||
| bukatu dut ama! | ||
| Agurtu ditut neba | ||
| ama eta ama | ||
| eta korrika joan naiz | ||
| lagunarengana. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| lana / jana / dana / plana | ||
| Parkera iristean | ||
| meriendatu dugu | ||
| eta gero putzura | ||
| hurbildu gara gu. | ||
| Harrapatu ditugu | ||
| zazpi zapaburu | ||
| baina berriz putzuan | ||
| askatu ditugu. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| seguru / dinosauru / inguru / asteburu | ||
| Askok arratsaldea | ||
| daukate beteta: | ||
| pintura, ingelesa, | ||
| solfeo, beteta... | ||
| nik nahiago dut libre | ||
| ibili tarteka | ||
| parkean ere asko | ||
| ikasten da eta! | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| tronpeta / korneta / balleta / kroketa | ||
| Kroketarena egin | ||
| dugu belarretan, | ||
| zintzilikatu gara | ||
| zuhaitz guztietan... | ||
| Gustura egoten naiz | ||
| parkean olgetan, | ||
| etorri nahiko nuke | ||
| egun guztietan. | ||
| *Potoa ordezkatzeko oinak: | ||
| benetan / honetan / ametsetan / adarretan | ||