Batzuetan poto dirudiena ez da hala izaten, errima perfektua baizik!
Hori gertatzen da itxuraz berdina den oin bat errepikatzen denean baina esanahi ezberdina duenean.
Adibidez, bertso honetan.
BERRIZ
Oso herri polita
ez ote da BERRIZ (*esanahia: herri izena)
bere jende jator ta
monumentu BERRIZ. (*esanahaia: zaharra ez)
Inguruan dituen
herri denek, BERRIZ, (*esanahia: aldiz, ostera)
kontra egiten diote
prentsan mila BERRIZ. (*esanahia: albistea)