Puntua, oina eta errima - Begiak parrez parrezBiribildu egingo ditugu puntuak (errimaraino doazen esaldiak). Azpimarratu egingo ditugu oinak (errimatzen duten hitzak). Eta errima zein den idatziko dugu (hoskidea den zatia).
| Begiak parrez-parrez | ||
| bihotza NEGARREZ | ||
| halaxe joaten nintzan, maitia | ||
| zugandik DOLOREZ. | ||
| *Zein da ERRIMA? REZ | ||
| Ama zuriak neri | ||
| parian PASATA | ||
| ez dit agurrik egin, maitia | ||
| burua JIRATA. | ||
| *Zein da ERRIMA? | ||
| Ama zuriak neri | ||
| ez agur EITEKO | ||
| zer palazio dauka, maitia | ||
| zuri EMATEKO? | ||
| *Zein da ERRIMA? | ||
| Palazio eder bat | ||
| haitzaren GAINIAN | ||
| ez da euririk sartzen, maitia | ||
| ari ez DUNIAN | ||
| ez da haizerik sartzen, maitia | ||
| ez DABILENIAN. | ||
| *Zein da ERRIMA? | ||