Ikastolako jolastokiak behar gintun aberastu baina askotan justizitik ta legetik horrek eskas du. Baldin bazara neskato edo dohain fisikoz eskastu, herren bazabiltz, edo ez bazara lider txikiekin nahastu... Baloi jabeak maite ez duna ezin liteke jolastu.
2.
Beraz jabea bakarra da ta berak nahi duen bezela antolatzen da jolas tokia ta antolatzen da gela. Besteak dira bere meneko ta bera da erregela. Gizarte hontan gertatzen zaigu jolastokian bezela; zeinek esan zun umeek helduak imitatzen dituztela?
3.
Espazioa eta jokoa nahi dugu geureganatu ta beste gisaz eta justiziz gure erara banatu. Baloi jabe den agintariak ez gaitzala gu manatu. Baloia ostu beharko zaio eta besteontzat hartu, edo bestela baloirik gabe beste joku bat asmatu.