Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Amorruaren amorruz

  • Bertsolaria(k): Estitxu Arozena
  • Doinua: Hamalau heriotzena I
Amorruz erreakzionatzeko moduak. Amorrua modu eraikitzailean baliatzeaz.
1.
Bihurtu nahiko banu
mundua sarraski
suntsituko nituzke
zortzitikan zazpi
eta hau da aholkatzen
dutena zehazki:
zaku bat kolpatzea
sentitzean gaizki.
Hori egin dut baina
ez da izan aski.

2.
Egin behar badizu
barruak eztanda
ez duzu moldatuko
txarrena emanda
baso bat hautsi edo
atea joz danba.
Zergatikan ez eman
galderari txanda:
beregatikan edo
neregatikan da?

3.
Nonbait noizbait horrela
sentitzen bazara
ez, ez zazula pasa
tripak jaten gaba.
Haserrea azaldu
hau pasa zait hara
horrek mina eman dit
harek egin traba!
Ezkutatzen baduzu
okerragoa da.

4.
Gorroto, sumin, herra
eta amorrazio
nahiz eta sentitzea
ez dugun desio
positibo bihurtuz
hau dut soluzio:
sumina bilakatu
sortzeko pasio
amorrua bihurtu
zait motibazio.

5.
Eta egun hau badut
azkenetan azken?
Bizitzak ematen du
hainbat irakaspen.
Ez da amaitu beharrik
ez badugu hasten
amorruak pentsatzen
ez badizu uzten
proba ezazu bertso
xorta bat idazten.