Gaiari lotutako oinak - Amari galdezka"Amari galdezka" bertso sortan, Xabier Payak hizkuntza TXAMARRArekin konparatzen du, eta ostean BIZIKLETArekin. Eta Payak asmatzen du TXAMARRArekin eta BIZIKLETArekin lotutako OINAK baliatzen bertsoetan.
Ikus dezagun hala den!
| EUSKARA = TXAMARRA | ||
| -Ama, lar ez ote da | ||
| bi jakin beharra? | ||
| Aski da bakarra! | ||
| -Unai, bihur ezazu | ||
| hizkuntza txamarra: | ||
| Saihesteko elurra | ||
| edo kazkabarra, | ||
| bakar bat ez ote da | ||
| aukera kaskarra? | ||
| Hobe hartzea xira | ||
| ta forro polarra. | ||
| Zein dira TXAMARRArekin lotura duten oinak? | ||
| EUSKARA = BIZIKLETA | ||
| -Ama, ez dut euskaraz | ||
| egiten tarteka | ||
| kostatzen zait eta! | ||
| -Pentsa hizkuntza dela | ||
| zure bizikleta: | ||
| Astero eman ezik | ||
| dozena bat buelta, | ||
| gero ta urrunago | ||
| izango du meta, | ||
| herdoildu egiten baita | ||
| ganbaran gordeta. | ||
| Zein dira BIZIKLETArekin lotura duten oinak? | ||