HASIERAKO AGUR FORMALA.
Gizalegez kaixo esan eta zer ospatzen ari garen gogora ekarriz.
ZIRIKAZKOA.
Aurrean dugun protagonistari buruzko kopla. Umorez, baina neurrian zirikatuz. Helburua berak ere barre egitea da!
ESKEKOA.
Zerbait eman dezan xaxatuz (gailetak, intxaurrak, xoxak...).
BUKAERAKO AGUR FORMALA.
Eskerrak emanaz, festa egunak ondo pasatzeko desioz, edo hurrengora arte agurtuz.