Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB Bertsozale Elkartea | Bertsoeskola
Bertso Ikasgela logoa

Bertso sorta Neguko Eskea - hiru puntuko koplak

  • Bertsolaria(k): Aitor Mendiluze
  • Doinua: Han goien goien izarra
Eguberri, Urte Zahar, Santa Ageda bezperako Eskean kantatzeko koplak. Hiru puntukoak.
0.
DENEK BATERA
Santa Ageda Ageda
bihar da Santa Ageda
bihar da Santa Ageda eta
gaur haren bezpera gaua.

1.
HASIERAKO AGUR FORMALA
Urtero gaurko egunez
festa ederra dugunez
kantari gatoz gure koplekin
ohiturari erantzunez.

2.
ZIRIKAZKOA
Esaten dute hau dena
herriko etxe onena
ikusiko da egia al den
zuei buruz diotena.

3.
ESKEKOA
Irakasleari tope
eskatu nahi genioke
hamarrekorik ez dugu behar
zortzia ondo legoke.

4.
BUKAERAKO AGUR FORMALA
Bagoaz berriz aparte
ohitura zaharra bitarte
eskerrik asko guztiagatik
eta hurrengora arte.