Eser zaitezte biak Asier eta Yago horrela ezin dugu jarraitu gehiago zuen artean oso giro txarra dago Egongo ez naiz ba ni mindua, zeharo “Potolo” deitu badit klasean lehenago!
2.
Asier egia al da kontatutakoa? Bai, baina berak lehendik deitu dit tontoa Hori ez da egia gezurti halakoa! Utzi alde batera gertatutakoa giro hau ez dut eta oso gustokoa.
3.
Errudunikan ez dut behar bikotea zer da bakoitzak hontan jarri dun partea? Zer egin duzu gaizki zuk Asier maitea? Ba lehenago Yagori “potolo” esatea nik “tontoa” esan ta burla egitea.
4.
Asier esan zaidazu Yagoz zerbait ona: Ba, dela gure gelan dagon graziosona Yago esan dohain bat gure Asiertxona: Ikusten badu larri ondoko pertsona bera da laguntzeko beti prest dagona.
5.
Onartuz besteari behar den bezela gure gustukoa den zerbait baduela ez al zarete hobeto sentitzen horrela? Ni askoz hobeto nago, ez nago goibela Uste dut ni´re askoz hobeto nagoela!
6.
Hitz politik ez zaio irteten askori ta errezegi berriz, “tonto” eta “lodi”. Nahi baduzue besteek tratatzea ongi ez zaitezte burlaren jokoan erori bizitzan jasotzen da ereiten den hori!