Bertsozale.eus
|
Bertsoa.eus
|
BDB
|
Bertsoeskola
SARTU
Sarrera
Albisteak
Guri buruz
Ikastetxeak
Ikasleen txokoa
Baliabideak
Jolasak
Bertso sortak
Bat batekoak
Jaialdiak
Gure bertsoa
Sarrera
Baliabideak
Egunero sokatiran
Egunero sokatiran
Bertsolaria(k)
: Jokin Uranga
Doinua
: Minberatu zaizkigu
Haurren lekutik kontatuta, egunerokoan irakasleekin eta gurasoekin dituzten xextrak.
PDF
Your browser does not support the audio element.
Nabigatzaile honetan ezin duzu bideo hau ikusi
1.
Ahalegintzen dira
guri erakusten
nahiz guk behar duguna
ez duten ikusten
bertsotan hasi gara
barruak biluzten
ea kantuan behintzat
entzuten gaituzten.
2.
Goizean prest izaten
ditugu arropak
gaur ere ezin jantzi
nahi nituen botak
etxeko haserreak
eskolako notak
ikasleak gara gu
ez gara robotak.
3.
Matematikarekin
indartsu darraigu
Natur zientziak ere
bere ordua zai du
guztia gordetzeko
ez garenez gai gu
hurrengo egunerako
dena ahazten zaigu.
4.
Inoiz ezin jolastu
nahi dugun horretan
bost orduz eserita
aulki gogorretan
horrenbeste ikasgai
hainbat alorretan
askoz hobeto bizi
gara oporretan.
5.
Afalgaraian denok
ohi gara elkartu
jan nahi ez dugun hori
jatera behartu
lanak bukatu arte
ez ohera sartu
etxean ere ezin
atsedenik hartu.
6.
Guraso irakasle
guztiak eredu
inork erruki pixkat
izango ote du
sarri kokoteraino
eginak gaude gu
baina guk ere asko
maite zaituztegu.